《我为共产主义把青春贡献》 -------- 江姐歌剧
Tonkingo golkoa | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | Golko eta badia |
Zabalera | 240 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 19°45′N 107°45′E / 19.75°N 107.75°E |
Honen parte da | Hegoaldeko Txinako itsasoa |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Tonkingo golkoa[1] (vietnameraz: V?nh B?c B?; txinera tradizionalez: 東京灣) Hegoaldeko Txinako Itsasoaren besoa da. Bere 126.250 km2 azalera honako mugak ditu, ipar-mendebaldean, mendebaldean eta hego-mendebaldean Vietnam, iparraldean Txina kontinentala eta ekialdean Hainan uhartea. Golkoak ez da sakona (60 metro baino gutxiago). Eskualdeko hiri nagusiak Vietnamgo Hai Phong eta Txinako Beihai dira. Ipar-mendebaldeko aldean uharte txiki ugari ditu, handienak Vietnamgo Bach Long Vi eta Cat Ba eta Txinako Weizhou izanik. Bere ibai nagusia Ibai Gorria da.
Tonkin izena, txineraz 東京 eta vietnameraz ??ng Kinh 'Ekialdeko hiriburua' esan nahi du eta Hanoiko, Vietnamgo hiriburua, antzinako toponimoa da (kasualitatez txineraz "Tokio" era berean idazten da).
1964ko abuztuan, AEBetako Presidentea Lyndon B. Johnson esan zuen Ipar Vietnamgo Armadak Tonkingo golkoan destruktore estatu batuarrak bitan eraso zituztela.[2] Benetan, behin eraso zituzten, AEBetako Hego Vietnamgo Armadaren aldeko operazio isilak erantzuten. Baina hori zela eta, AEBak Vietnamgo gerran aho betean sartu ziren, betirako Gulf of Tonkin Incident edo Tonkingo golkoko gertakaria aitzakia izanda.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2025-08-08). 171. araua: Asiako toponimia. (kontsulta data: 2025-08-08).
- ↑ (Ingelesez) LBJ tape 'confirms Vietnam war error', Martin Fletcher, The Times, 2001eko azaroaren 7a