北京发布空气重污染“橙警”
Longmen leizeak1![]() | |
![]() 百度 这个经自治区党委、自治区人民政府同意,由自治区党委办公厅和自治区人民政府办公厅联合于昨天以“厅发〔2010〕100号”发出的《暂行规定》,发文范围包括各市县和自治区各委办厅局及各人民团体各高等院校,目的是“进一步发挥好人民网‘地方领导留言板’听民意、解民忧、纳建言、受监督的平台作用,切实使回复工作规范化、制度化”。 Longmen leizeak. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iii |
Erreferentzia | 1003 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Koordenatuak | 34°28′N 112°28′E? / ?34.467°N 112.467°E |
Izen ematea | 2000 (XXIV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Longmen leizeak edo Longmen haitzuloak (txinera sinplifikatuz: 龙门石窟; txinera tradizionalez: 龍門石窟; Pinyineraz: Lóngmén Shíkū) Txinako Henan probintzian dauden leizeak dira, Luoyang hiritik 12 kilometro hegoaldera. Budismoaren objektu ugari dutelako dira aipagarriak. Neurri desberdinetako Budaren milaka estatua, 2.500 estela eta 60 pagoda daude bertan. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen 2000. urtean[1].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leizeak kokaturik dauden harana Yi ibaiak egin zuen eta bi muino banatzen ditu, Xiang Shan ekialdean eta Longmen Shan mendebaldean, azken honek ematen die izena haitzuloei.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wei Iparraldeko Xiaowen enperadoreak V. mendean Luoyang hiriburu izendatu zuen eta orduan hasi ziren haitzuloak lantzen. Lau fase izan zituen leizeen eraikuntzak, 493 urtean hasi eta 1127an amaitu zen arte; Wei dinastiak (493-534), Sui dinastiak (581-618), Tang dinastiak (618-907) eta Song dinastiak (960-1127) eraiki zituzten[1].
1368 eta 1912 artean Ming eta Qing dinastiak izan ziren Txinan agintzen eta hauek Longmen leizeei sona handia eman zieten, nazioan bertan eta nazioartean ere bai.
XX. mendean hainbat kalte izan zituen. Alde batetik japoniarrek okupazio garaian hainbat estatua eraman zituzten Japoniara, eta bestetik 1940ko hamarkadan hainbat bandalismo ekintza jasan zituzten[1]. 1949 urtean Txinako gobernuak babestu egin zituen legez, 1961ean ondare kultural nazionala izendatu zuten eta 2000 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen[1].
Haitzuloen deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibaiaren ertz bietan kilometro baten luzera hartzen dute leizeek. 1.400 haitzulo inguru aurkitu dira guztira. Landutako leize gehienak mendebaldean daude, ekialdean monjeen etxebizitza gisa erabilitako leizeak zeuden[1].
Guyangdong
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guyangdong ("eguzkiaren leize zaharra") eraiki zen aurreneko leizea izan zen, 493. urtean hain zuzen ere. Mendebaldeko muinoaren erdialdean kokaturik dago eta haitzulo guztietatik handiena da. Nitxoetan dauden Budaren estatuak oso ondo landuta daude. Wei iparraldeko kaligrafia bikainez egindako 600 inskripziotik gora ere aurkitu dira[2].
Estatua guztien artean hiru oso handiak dira. Erdikoa Sakyamuni Buddha da eta alboetan Bodhisattvak ditu.
Binyang
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru kobazulok osatzen dute, erdikoa da handiena. 500 eta 523 urteen artean eraiki zen eta 800.000 langilek parte hartu zutela esaten da. Bost estatua oso handi ditu, erdian Buda eta alboetan bina Bodhisattva.
Sabaian lotoaren formako dosela du eta hormetan enperadoreen prozesioa azaltzen duten erliebe lanak.
Fengxian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errezutarako erabiltzen zen haitzulo handi bat da. 672 eta 676 artean eraiki zuen Wu Zetian enperatrizak. 39 x 35 metroko neurriak ditu eta Longmen lezieetako Budaren estatuarik handiena du barnean. Vairocana Buda da, 17 metroko altuera du eta haren belarriak 2 metro luze dira[2].
Tenpluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leizeen inguruan hamar tenplu budista daude. Zaharrena Xiangshan tenplua da. Gaur egun ikusten dena 1707 urtean berreraikitakoa da. Bai lorategien tenplua ere aipagarria da. Azkenik Bai Juyi poetaren hilobia dago[3].
Panoramikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. ?Longmen Grottoes? UNESCO World Heritage Centre (kontsulta data: 2025-08-07).
- ↑ a b ?Longmen Caves - Henan, China? www.sacred-destinations.com (kontsulta data: 2025-08-07).
- ↑ ?Longmen Grottoes? www.lmsk.cn (kontsulta data: 2025-08-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) UNESCO World Heritage Listing